XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Ainbeste edertasun galdurik! Beste itzez esaten eziñ asmatu det liberalak eta karlista gaiztoak Euskalerriari egindako kaltea.

Ta biotzik ez omen zun.

Euskalduna ua ere, ta Fueroena entzutean su ta gar egiten zitzaion biotza.

Erregea

Jainkoa zan aurrena, gero Euskalerria, azkena Don Carlos.

Maite zuten bai karlistak eta Santa Kruzek beren Erregea, erlijioaren eta Fueroen aldekoa baitzan.

Don Carlosek euskaldunetaz baliatu nai zun Errege-alkian eseritzeko; euskaldunak berriz, artaz, Fueroetarako, ta biek musu uts gelditu ziran.

Arek beintzat Gernikan eta Villafrancan juramentuz agindu zun, gure Fueroai eutsiko ziela.

Beste Erregek etzun beste oinbeste egin aspaldiko urtetan eta gizaldietan.

¿Es al zan aren alde jartzeko diña? Aurrena zuzen asi zan Erregea, gero okertu ba zan ere.

Inguruan ba zitun izateko batzuk, eta aien esanera ta egiñera jarri zanetik etzun gauz onik atera.

Ordun etsi zun Santa Kruzek ere; bai karlista zintzoak ere.

Atzera zentzatu zan, eta etzuten erabat utzi.

Don Carlosek bein batez Ingalaterran topo egin omen zun apaizarekin eta tiroz ilko zula esan omen zion Españian arrapatu balu.

Aurrerago esango dizut ze gertatu zan.

S. Kruzek ordurako ejertzizioak egin zitun eta etzion ajola aundirik il-bearra zan Errege batengatik.

Indietarako asmoetan zebilen, basa-jende aiek Jainkoarengana bildu naiean.

Ortarako laguntzarik eman baliote Erregeak, eskerrik askorekin artuko zun.